Zumba Amurrion

Joan den larunbatean, hilak 16, Zumba saioa izan zen Amurrioko Bañueta kiroldegian “Astindu bihotza” lemapean. Ekimena Yone Vazek antolatu zuen eta Izaskun del Cerro irakasleak gidatu zuen.

Ekimenaren helburu nagusia sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteen bizi kalitatea hobetzeko diru biltzea izan zen, baina baita ere, elkartasuna adierazteko aisialdirako eta dibertsiorako ekintzak burutzea.

Bihotzezeko bazkide eta Bihotzezen lagun askok parte hartu genuen ekimenean, eta primeran pasatu genuen!!

5 Zumba en Amurrio Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimena aurrera ateratzeko lanean aritu ziren guztiei: Yone Vaz bazkideari, Izaskun Del Cerro irakasleari eta ekimena burutzeko laguntzera hurbildu ziren boluntario guztiei.

Eta nola ez, parte hartzera animatu ziren guztiei.

Eskerrik asko bihotzez guztiei!!!