Bideak Zabalduz gala
Pasa den ostiralean, martxoak 22, Bideak Zabalduz gala ospatu zen Donostiako Antzoki Zaharrean. Bertan, elkarte desberdinek egindako laburmetraiak erakutsi ziren, eta horien artean, Bihotzezek eginiko laburmetraia eta erreportajea aurkeztu genituen.
Bazkideak, lagunak, udal eta foru ordezkariak eta gaian interesa duen guztia bertaratu zen Oscar Teroll eta Alazne Etxeberriak aurkeztu zuten ekitaldira. Gainera, bi aktoreek elkarteek eginiko laburmetraietan parte hartu zuen. Bihotzezek “Bihotzak ukiturik” izeneko laburmetraia aurkeztu genuen, zeina, Oscar Terollek, Bihotzezeko bazkideek eta boluntarioek parte hartzearekin burutu zen.
Gau berezia izan zen elkarte guztiontzat, izan ere, elkarte guztiok helburu bera genuen: elkarte bakoitzak lantzen duen gaixotasunari agerikotasuna ematea eta inguruko elkarteon arteko bideak zabaltzea.
Gainera, proiektuaz hitz egitera eta beraien bizi esperientziak kontatzera animatu ziren laburmetraian aktore lanetan aritu ziren boluntario eta bazkide diren Josu De la Calle eta Estibaliz Aldai. Era berean, Elixabete Rubiok, lehendakaria, eta Kathleen Philipsek elkartea aurkeztu zuten eta sortzetiko kardiopatien inguruan hitz egin zuten.
Bukatzeko, eta gauari amaiera bikaina emateko, oholtzara igo ziren laburmetraian parte hartu zuten hainbat neska mutil Oscar Teroll eta Alazne Etxeberrriarekin batera dantza egitera.
Zalantzarik gabe, gertuko gala bat izan zen, emozioz eta ilusioz beterikoa. Mila esker gurekin batera bidea egiten doazen elkarte guztiei eta Bihotzezi babesa ematera etorri ziren pertsona guztiei. Batez ere, eskerrik asko proiektuan parte hartzera animatu ziren kide eta boluntario guztiei.
Laburmetraia herriz herri zabaltzeko asmoa dago, horrela parte hartu dugun elkarteei agerikotasuna emateko.
Mila esker bihotzez guztiei!!!