Kardiopatia ohikoenak
Aurikula arteko komunikazioa
Bi aurikulak banatzen dituen paretaren irekiera, bi aurikulak beraien artean komunikatuak geratuz.
Bentrikulu arteko komunikazioa
Bi bentrikuluak banatzen dituen paretaren irekiera, bi bentrikuluak beraien artean komunikatuak geratuaz.
Aortaren koartazioa
Aortaren, gorputzeko arteria garrantzitsuenaren, hertsadura edo estutzea.
Birika-estenosia
Birika balbularen estutzea, bihotzetik birika arteriara doan odolari pasatzen uzten ez diona.
Fallot-en tetralogia
Bihotzean ematen diren anomalia desberdinak, zeinak odola normala baino oxigeno gutxiagorekin iristea eragiten duten.
Odol-hodi handien transposizioa
Arteria eta bentrikuluak alderantziz konektaturik daude.
Irudien egilea
Dr. Fernando Villagrá
(Sortzetiko Kardiopatien unitateko Burua, Hospital Universitario Montepríncipe. Madrid)
Informazio gehiago: www.cardiopatíascongenitas.net
Tratamenduak
Azken urteetan, ikerketa eta teknologian emandako aurrerapenak oso garrantzitsuak izaten ari dira, horren ondorioz, teknika eta errekurtsoak nabarmen hobetu egin dira eta hobetzen jarraitzen dute, bai maila farmakologikoan bai kirurgikoan.
Kardiopatiaren diagnostikoa egin ondoren eta konplexutasunaren baitan kardiologoak tratamendu desberdinak ezarri ditzake: gorputz kanpoko ebakuntza kirurgikoa, zain-kateterismoa, tratamendu farmakologikoa …
Sortzetiko kardiopatia duten haurren gehiengoak ebakuntza kirurgikoaren beharra izaten du bizitzako lehen urteetan, eta, kasu gehienetan, ebakuntza bat baino gehiagoren beharra izaten da.
Sortzetiko kardiopatia dutenek mediku-jarraipena egin beharra izango dute beren bizitza osoan.
Ondorioak
Garuna, etengabe, oxigenoa eta mantenugaiak behar dituen organoa da, horregatik zirkulazio aparatuaren menpekotasun handia du. Modu honetara, bihotz-patologiek nerbio-sistema zentralean ondorio kaltegarriak dituztela ikusi da.
Sortzetiko kardiopatia moderatu-konplexua duten haurren garapen psikomotorean talka egiten duten faktoreak ugariak dira.
Ikerketa ugarik adierazten dute psikomotore mailan eginiko esku-hartze eta lanketa goiztiarrek ebakuntzen sekuela edo ondorioak murrizten dituela, eta garapen neurologiko normalizatuan laguntzen duela. Hori dela eta, garrantzitsua da erne egotea eta beharrezkoa den guztietan espezialista bati kontsulta egitea.
Ondorioak garapeneko arlo desberdinetan eman daitezke: :
- Garapen fisikoaren arloa
- Motrizitate eta psikomotrizitate arloa
- Garapen kognitiboaren arloa
- Hizkuntza garapen arloa
- Garapen psikologikoaren arloa
Gure neuropsikologoaren bidez, sortzetiko kardiopatia duten neska-mutil edo gaztek izan ditzaketen ondorioen berri ematen dugu, baita horiek nola atzeman jakiteko informazioa ere. Horrekin batera, norbanako kasu bakoitzean aholkularitza ematen dugu.
Dokumentazio interesgarria
Bihotzezeko argitalpenak
Informazio gehiagorako, “Menudos Corazones” fundazioaren gidetara jo dezakezu eta zure interesekoa den gida deskargatu dezakezu:
- Prestatu zure seme-alaba kirurgiarako
- Orratzei beldurra galtzeko ideiak
- Haur bihotz-kirurgia ondorengo etxeratzea
- Hortzen zaintza sortzetiko kardiopatietan
- Medikamentuak sortzetiko kardiopatietan
- Norbera zaindu besteak zaintzeko
- Zurekin ospitalean (nerabe eta gazteak)
- Kardiopatia bat dut, piercing edo tatuajerik egin dezaket?
Intereseko loturak
Bihotzez Donostia
Zarategi pasealekua, 100
Txara 1 eraikuntza
20015 Donostia
Gipuzkoa
Bihotzez Bilbao
Bolunta
Erronda kalea z/g
48005 Bilbo
Bizkaia
Kontaktua
info@bihotzez.org
683 62 92 18