Informazioa eta aholkularitza
Intereseko diren gai desberdinez informatzen ditugu Bihotzezekin harremanetan jartzen diren kaltetu eta familiak.
- Gurutzetako ospitalean, sortzetiko kardiopatien ebakuntzak egiten diren Euskal Herriko ospitalean, ospitaleratzeak irauten duen bitartean ostatu hartzeko aholkularitza ematen dugu. Beste elkarte batekin harremanetan jartzen zaituztegu Euskaditik kanpora dauden ospitaleetara egin beharreko lekualdaketetan.
- Osasunarekin erlazioa duten gaien inguruko informazioa ematen dugu (bigarren mediku iritzia; ospitalizatutako haurraren eskubideak; erreferentziazko-zentruak, erreferentziazko-zerbitzuak eta erreferentzizko-unitateak).
- Administrazioarekin harremanetan jartzeko moduez orientzatzen dugu: prestazioak, ezgaitasun mailaren balorazioa, arreta goiztiarra.
email: psicologabilbao@bihotzez.org
tel. 689 00 55 58
Olga Rusu (Donostia)
email: psicologadonosti@bihotzez.org
tel. 689 09 26 70
Laguntza psikologikoa
Seme-alaba baten jaiotzak aldaketa handia suposatzen du gurasoen bizitzan. Gainera, kardiopatia baten diagnostikoa jasotzen badute, egoera konplikatzen da, eta kasu askotan laguntza psikologikoaren beharra izaten da.
Sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteentzat ere zenbaitetan ez da erraza izaten beraien eguneroko bizitza, askotan besteengandik desberdin sentitzen baitira ohiko ospitaleratzeak, mugak, … direla eta.
Arrazoi horrengatik, Bihotzezek laguntza psikologiko profesionala eskaintzen du ospitalean eta ospitaletik kanpo:
- Arreta eta aholkularitza kaltetu eta famili-kideei diagnostikoan eta bizitzako etapa desberdinetan.
- Haur, gazte eta beraien familiei laguntza eta konpainia ebakuntza aurretik, ebakuntza unean eta ondoren.
- Arreta psikologikoa Gurutzetako Ospitaleko instalazioetan une zailenetan sostengua emateko.
- Balorazio neuropsikologikoa
Laguntza psikologikoa
Seme-alaba baten jaiotzak aldaketa handia suposatzen du gurasoen bizitzan. Gainera, kardiopatia baten diagnostikoa jasotzen badute, egoera konplikatzen da, eta kasu askotan laguntza psikologikoaren beharra izaten da.
Sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteentzat ere zenbaitetan ez da erraza izaten beraien eguneroko bizitza, askotan besteengandik desberdin sentitzen baitira ohiko ospitaleratzeak, mugak, … direla eta.
Arrazoi horrengatik, Bihotzezek laguntza psikologiko profesionala eskaintzen du ospitalean eta ospitaletik kanpo:
- Arreta eta aholkularitza kaltetu eta famili-kideei diagnostikoan eta bizitzako etapa desberdinetan.
- Haur, gazte eta beraien familiei laguntza eta konpainia ebakuntza haurretik eta ondoren.
- Arreta psikologikoa Gurutzetako Ospitaleko instalazioetan une zailenetan sostengua emateko.
- Balorazio neuropsikologikoa
email: psicologabilbao@bihotzez.org
tel. 689 00 55 58
Amaia Iguiñiz (Donostia)
email: psicologadonosti@bihotzez.org
tel. 689 09 26 70
Hezkuntza profesionalei aholkularitza eta arreta zerbitzua
Gurasoentzat oso pausu garrantzitsua da seme-alaben eskolatzea, eta berau asko konplikatzen da gehigarri den zailtasun bat dagoenean.
Hezkuntza profesionalentzat ere egoera berri bat da, gaixotasun honekiko dagoen ezjakintasuna dela eta. Bihotzezetik informazioa eta aholkularitza eskaintzen diegu hezkuntza profesionalei kaltetutako haur eta gazteek dituzten edo izan ditzazketen zailtasun fisiko, ikasketa-zailtasun eta gizarteratze-zailtsunen inguruan. Horrez gain, informazioa ematen da desfibriladore, larrialdi protokolo, etab.
Jardunaldiak eta tailerrak
Sortzetiko kardiopatia dutenei eta horien ingurukoei zuzendutako jardunaldiak antolatzen ditugu urtero. Bertan, gaixotasunarekin erlazionaturiko hitzaldi eta tailerra antolatzen dira. Era berean, urtean zehar, talde tailerrak antolatzen dira informazioa eta familia arteko topaketak bideratzeko.

Bihotzez Donostia
Zarategi pasealekua, 100
Txara 1 eraikuntza
20015 Donostia
Gipuzkoa
Bihotzez Bilbao
Bolunta
Erronda kalea z/g
48005 Bilbo
Bizkaia
Kontaktua
info@bihotzez.org
683 62 92 18