Endokarditis bakterianoa
Ahoan, eta hortzen inguruan, bakterio ugari daude. Edozein hortz-tratamendutan, batez ere hortz-ateratzeetan, enpasteetan edo baita hortzak leundu baino egingo ez badira ere, bakterioak zainetan sar daitezke. Horri bakteriemia esaten zaio. Kardiopatia duten pertsonengan, bakterioak infekzio bat eragin dezake bihotzean, endokarditis bakterianoa izenekoa. Hau da, bihotzeko balbulen eta barruan dagoen edozein material protesikoren (balbula-protesiak, taupada-markagailuak…) infekzioa.
Infekzio hori saihesteko modurik onena hortzetako gaixotasuna prebenitzea da: ahoa ondo zaintzea, dieta osasuntsua eta dentistarengana bisita erregularrak egitea dira hortzetako osasunaren gakoak.
Informazio edo laguntza gehiago behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan. Emaila: info@bihotzez.org – Tel. 683 62 92 18📩📲