Sortzetiko kardiopatien nazioarteko eguna

4 1 Día Internacional de las cardiopatías congénitas Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao 1

Sortzetiko kardiopatien egun zoriontsua izan dezazuela!

Sortzetiko kardiopatien nazioarteko eguna ospatu zen otsailaren 14an. Hori dela eta, ospakizun modura, Bilboko Gurutzeta Ospitalean eta Donostiako Poliklinikan izan ginen.

Sortzetiko kardiopatiei eta gure elkarteari agerikotasuna emateko helburuarekin, informazio postuak jarri genituen bi ospitaleetan. Bertan, sortzetiko kardiopatiei buruzko informazioa eman genien eta Bihotzez elkarteak egiten duen lana azaldu genien ospitalean zegoen jendeari.

Informazioa emateaz gainera, eltzeitsu bat jarri genuen gure elkarteari dohaintza eginez lagundu nahi zutenentzat.

4 2 Día Internacional de las cardiopatías congénitas Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao 1

Halaber, Juan Martinez de Irujo pilotari ezagunak, nazioarteko eguna zorionduz eta kardiopatia duten neska-mutilak animatuz eginiko bideoa zabaldu genuen whatsapp eta sare sozialen bidez.

Garrantzitsua da gaixotasuna ezagutzera ematea eta gaixotasuna pairatzen dutenengana hurbiltzea. Mila esker zuen elkarlanagatik, batez ere, Juan Martinez de Irujori bere mezuagatik eta ospitaletako postuetara beren borondatez hurbildu zirenei.

Mila esker bihotzez guztiei!!