Bihotzez Sortzetiko Kardiopatien III. Jardunaldia

Joan den larunbatean, otsailak 9, Bihotzezek antolatzen duen sortzetiko kardiopatien III. jardunaldia ospatu genuen. Bertan, elkartu ginen bazkideak, kardiologoak, zirujauak, psikologoak, osasun langileak eta gaian interesa dutenak.

Gainera, Bihotzezeko zuzendaritza taldea, lantaldea eta boluntarioak bertan izan ziren ekimenean parte hartzen eta jardunaldiko ekintza desberdinetan parte hartzen.

Egunak bi zati izan zituen: goizean kardiopatiekin erlazionaturiko aurkezpen desberdinak izan ziren eta arratsaldean tailer praktikoak izan ziren.

Irekiera-mahaiaren buru izan ziren Erika Rezola Doktorea, Donostia Ospitaleko haur- kardiologoa; José Miguel Galdeano Doktorea, Gurutzeta Ospitaleko haur-kardiologiako arduraduna, eta Elixabete Rubio, Bihotzez Elkarteko lehendakaria.

Lehendakariak eman zion hasiera jardunaldiari hurbildutako guztiei beraien etorrera eskertuz. Ondoren, aurreko urteko ekintzen eta aurtengo aurreikusten diren proiektuen laburpen bideoa aurkeztu zen.

Horrekin eta bi medikuen agurrekin eman zitzaion hasiera Bihotzez elkartearen III. jardunaldiari.

3 III Jornada sobre cardiopatías congénitas de Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao

Aurkezpen labur baten ondoren, lehen aurkezpenei ekin zitzaien. Gadah Hamzeh Cubero Doktoreak, Gurutzetako Ospitaleko bihotz-zirujauak, kirurgia kardiobaskularreko azken berrikuntzak aurkeztu zituen.

Sortzetiko kardiopatiak zer diren azaldu zuen eta haien esku-hartzeetan dauden aurrerapenak. Balbulen konpontze eta aldatzean emandako aurrerapenak azpimarratu zituen. Orain ezartzen diren balbulak biologikoak dira (zerri edo behien balbulekin eginak), eta horrek balbulak gaixoaren hazkuntzara egokitzea dakar.

Aurkezpena, interesgarria izateaz gainera, oso argia izan zen aurkezleak eskainitako diapositiba eta irudiengatik.

Bigarren emailea Larraitz Orive Doktorea izan zen, Gurutzeta Ospitalean helduen kardiologoa eta sortzetiko kardiopatietan espezializatua. Orive doktoreak haur-heldu kontsulta trantsizioan duen esperientzia agertu zuen. Dakigun bezala, sortzetiko kardiopatia duten txikiak maiz joaten dira ospitalera erreferentziako kardiologoarengana. Urte eta kontsulta asko pasatzen ditu haurrak erreferente horregatik, medikuek maiz adierazten duten zeinen zaila izaten den haur kontsultatik helduen kontsultarako pausoa. Arrazoi hori dela medio, trantsizio kontsulta bat sortu da Gurutzetako Ospitalean. Kontsulta hori nola egiten den eta medikuen artean koordinazioa nola egiten den azaldu zigun.

Lehenengo bi aurkezpenen ondoren, kaferako atsedena izan zen.

Hurrengo emaileak Bihotzez elkarteko psikologoak izan ziren: Kathleen Phillips (Donostia) eta Ianire Garay (Bilbo). Horiek Reyes Lázaro lehendakariordeak aurkeztu zituen.

Ianire Garayk azaldu zuen sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteek dituzten ikaste eta sozializazio zailtasunak. Gaiaren inguruan neuropsikologian eginiko azken ikerketen ondorioak aurkeztu zituen. Sortzetiko kardiopatiek ondorio desberdinak izan ditzakete, eta, horregatik, azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela arreta goiztiarra hasiera hasieratik.

Ondoren, eta bere kideak aurretik aipatutakoaren harira, Kathleen Phillipsek “Hekuntza profesionalei informazioa eta babesa emateko proiektua” azaldu zuen. Bertan, garrantzia ematen da sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteekin lan egiten duten erreferenteek kardiopatien inguruko eta heziketan izan ditzaketen ondorioen informazioa izatea.

3 III Jornada sobre cardiopatías congénitas de Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao 1

Jardunaldiaren lehen zatia amaitzeko Erika Rezola doktoreak, Donostiako Ospitaleko haur kardiologoak, Euskal Herrian aintzindari den Birsortzehn programa (sortzetiko kardiopatia duten haur eta nerabeen bihotz errehabilitazio programa) aurkeztu zuen.

Jarraian, Uxua Idiazabal Ayesa doktoreak, Iruñeako San Miguel Klinikako kardiologia arduradunak, sortzetiko kardiopatia eta ariketa fisikoaz hitz egin zuen. Rezola doktoreak Donostiako Ospitalean martxan jarriko den programaz hitz egin zuen, azalduz zein izango zen saio kopurua, egingo diren ariketak, emango den laguntza eta espero diren emaitzak azalduz. Ebakuntzen ondoren bihotza indartzeko kirola egitearen garrantziaz hitz egin zuen. Era berean, haurrekin eta esfortzu probekin duen esperientziaz hitz egin zuen. Gainera, medikuaren azalpenen ondoren, Juan Martinez de Irujo pilotari famatuak, eta medikuaren pazienteak, sortzetiko kardiopatia duen kirolaria izanik bere esperientzia kontatu zuen.

3 III Jornada sobre cardiopatías congénitas de Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao 2

Jardunaldiaren goizeko zatia amaitzean lunch bat izan zen, eta, ondoren, jardunaldiaren bigarren zatiari ekin zitzaion: tailerrak.

Aldibereko hainbat tailer izan ziren:

  • Sortzetiko kardiopatiak haurrengan mediku-tailerra. Talde bat Rezola eta Hamzeh doktoreek zuzendu zuten eta bestea Galdeano doktoreak.
  • Sortzetiko kardiopatiak helduengan mediku tailerra. Orive doktoreak zuzendua.
  • Kirola eta kardiopatiak mediku tailerra. Idiazabal doktoreak zuzendua.
  • Bihotz Biriken Suspertzea tailerra Marta Casteleirok (Corazón sin fronteras) zuzendua.

Gainera, txikienek ere egun ederra pasa zezaten tailerrak egon ziren egun guztian zehar: zirko tailerra goizean eta musika tailerra arratsaldean.

3 III Jornada sobre cardiopatías congénitas de Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao 4

Azpimarratu eta eskertu nahi dugu egun guztian zehar haurrekin eta jardunaldia aurrera ateratzeko gurekin egon ziren boluntario guztien lana.

Era berean eskerrak eman Oronari instalazioen erabilera uzteagatik, emandako erraztasungatik eta eskainitako arretagatik.

Antolatzaile, aurkezle eta bertaratutakoei esker jardunaldia arrakastaz burutu zen. Topatzeko, elkartzeko eta ikasteko egun bat izan zen eta espero dugu datorren urtean ere berriz errepikatzeko aukera izango dugula.

Mila esker bihotzez, Bihotzez sortzetiko kardiopatien III. jardunaldian parte hartzegatik!!

3 III Jornada sobre cardiopatías congénitas de Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao 5