% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten adingabeak salbuetsita daude farmaziako koordainketatik

Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak ezartzen duenaren arabera, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, %33ko edo hortik gorako ezgaitasun maila duten adingabeek ez dute Osasun Sistema Nazionaleko koordainketa farmazeutikorik egin beharko.

 

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak aldatu egiten du sendagaien eta osasun-produktuen bermeei eta erabilera arrazionalari buruzko Legearen testua, uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa. Horren arabera, salbuetsirik egongo dira kategoria honetako pertsonak: “% 33ko edo hortik gorako ezgaitasun-maila aitortua duten adingabeak”

Bihotzezetik poztu egiten gara albisteaz, koordainketatik salbuestea arintze ekonomikoa da familia askorentzat, izan ere, ezgaitasuna duten adin txikiko askok botikak behar dituzte beren egunerokoan. Neurri berri horri esker, kaltetutako familiek neurri batean beren egoera ekonomikoa arintzeko aukera izango dute.