Gurasoak: Nola egin aurre covid-19k eragindako sentimenduei

Otsailaren 6an (larunbata), 10:00etatik 11:30era, tailer bat egingo da sortzetiko kardiopatia duten seme-alabak dituzten gurasoentzat.

 

Gaur egun bizi dugun egoerak sentimendu aurkituak, emozioak eta abar izatera garamatza, askotan identifikatzen ez ditugunak.

Horregatik, sentimendu eta emozio horiek jorratzeko espazio bat eskaintzeko asmoz, Bihotzezek tailer birtual bat antolatu du sortzetiko kardiopatia duten haurren gurasoentzat, «Gurasoak: nola aurre egin Covid-19ak eragindako sentimenduei?» izenekoa. Ainara, elkarteko psikologoak zuzenduko du tailerra. Hainbat sentsazio, egoera, emozio eta sentimendu jorratuko ditugu. Bestalde, saio bat eskainiko da parte-hartzaile bakoitzak bere bizipenak eta kezkak partekatu ditzan.

Topaketa Zoom plataformaren bidez egingo da, otsailaren 6an, 10:00etatik 11:30era.

Izena emateko, bete formulario hau: https://forms.gle/NsXkW5aSDRjpeVir7

Tailer horietarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dugu.

Asociación de Cardiopatías Congénitas Bihotzez Colaborador Diputacion Foral Gipuzkoa Asociación de Cardiopatías Congénitas Bihotzez Colaborador Gobierno Vasco