Euskadi Gorriz jantziko da sortzetiko kardiopatien nazioarteko egunean

Otsailaren 14an “Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna” ospatzen da. Bihotzezek hainbat ekintza egin ditu, hain eragin handia eta ezezaguna duen gaixotasun honen inguruan gizarteari ikuspen eta sentsibilizazio handiagoa eskaintzeko helburuarekin.

 

Elkarteak hainbat bideo egin ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Bertan, Euskadiko eta Espainiako hainbat eremutako pertsona ospetsuak agertzen dira, hala nola Goazeneko aktoreak, Martin Berasategi, Ameryc Laport, Asier Illarramendi edo Emma García eta gaixotasuna duten  haurrak ere.

Bestalde, ahalik eta petsona gehien sentsibilizatzeko eta sortzetiko kardiopatiak ikusarazteko, otsailaren 14an gorriz argiztuko dira, eta pankartak jarriko dira Euskadiko hainbat udalerri eta hirietan:

  • San Mames: Estadioa argiztatuko dute 20:00etatik 20:30tara eta argazki bat proiektutako dute kanpoko pantailan
  • Gurutzetako ospitalea: eskailera argiztatuko dute
  • Barakaldo: Herriko Plazako ordulariaren argiztatuko dute
  • Portugalete: Pando Aisia kiroldegia argiztatuko dute
  • Donostia: Udaletxean Pankarta
  • Urretxu: Areizaga plaza argiztatuko dute
  • Laudio: Udaletxea argiztatuko dute
  • Zumarraga: Udaletxea argiztatu eta pankarta bat jarriko dute
  • Zarautz: Pankarta bat jarriko dute udaletxean
  • Tolosa: TOPIC eraikina (Txontxongiloen museoa)
  • Errenteria: Udaletxea argiztatuko dute
  • Urbil merkatalgunea: webgunea eta bloga gorriz agertuko dira

Gainera, Bizipoza Elkarteak abesti bat sortu die sortzetiko kardiopatiei eta Bihotzez Elkarteari, «ORBAINEN AZPIAN» izenekoa. Abesti hori egiteko Xabier Zabalak, Nerea Ibarzabalek eta Xabi Solanok hartu dute parte. Abestiarekin bideoklip bat ere egin da, non Bihotzezeko familiek parte hartzen dute.

Bideoklipa: https://www.youtube.com/watch?v=Ybgso5ausA&t=85s

Gure sare sozialetan aurki dezakezue informazio eguneratua:

Facebook: Bihotzez

Intsagram: Bihotzez_Elkartea