Zarautz lasterketa 2018

Zarautzen hasi dugu ikasturtea elkartasun lasterketa batekin. Joan den irailaren 30ean Bihotzez babesten duten guraso, gazte eta neska-mutilak korrika egitera atera ziren Zarauzko kaleetan barrena.

1 Carrera Zarautz 2018 Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao

Giro osasuntsu eta abegikorra sortu zen, eta bai korrikalariek, ikusleek eta antolakuntzako kideok egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.

Gainera, ekimenean parte hartutako kideen kopurua handia izan zen, parte hartzeko modu desberdinak zeuden eta:

Korrikalariak: lasterketan korrika eginez parte hartu zutenak, izan ere, dortsalaren truke ordainduta zenbatekoa elkarteari eman zitzaion.
0 dortsala: korrika egin ez zuten pertsonak, baina dortsal bat erosi eta dirua elkarteari emanaz lasterketan parte hartu zutenak.
Boluntarioak: Bihotzezeko bazkide eta lagunak, ekimena antolatu zutenak edota egunean bertan laguntza eman zutenak.

1 Carrera Zarautz 2018 Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao 1

Ez ditugu ahaztu nahi korrikalariak animatzera hurbildu ziren lagun guztiak. Haiek izan baitziren ekimenari giroa ematearen arduradunak.

Mila esker guztiei lasterketa eguna egun ahaztezina egiteagatik!!

https://www.facebook.com/Bihotzez/photos/pcb.985013975019099/985012248352605/?type=3&theater