Bigarren eskuko jostailuen elkartasun-azoka

Aurreko urteetan bezala, Zarauzko Orokieta Balurdin Guraso Elkarteak bigarren eskuko jostailuen elkartasun-azoka antolatu du. Azaroaren 30 eta abenduaren 1ean, hainbat guraso, haur eta aitona-amona hurbildu ziren Orokietako gimnasiora egoera onean zeuden bigarren eskuko jostailuak erostera.

2 Mercado solidario de juguetes de segunda mano Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas pais vasco euskal herria donostia bilbao

Aurtengoan, elkartasun-azokan lortutako irabazi guztiak Bihotzez elkarteari eman dizkigute. Horregatik, eskertze mezu bat bidali nahi diegu Orokieta Balurdin Guraso Elkarteari eta ekimenerako jostailuan eman zituzten guztiei. Era berean, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu jostailuak erostera hurbildu ziren guztiei.

2 Mercado solidario de juguetes de segunda mano Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas pais vasco euskal herria donostia bilbao 2

Mila esker bihotzez guztiei zuen lankidetza eta babesagatik!!!