Zertan datza Bihotzezko ikastetxeen programa eta balorazio neuropsikologikoa?

Martxoaren 26an, 10:00etatik 11:30era, dohaineko tailer bat egingo dugu, ikastetxeei eta balioespen nueropsikologikoari zuzendutako gure proiektua azaltzeko. Eman izena!

 

Sortzetiko kardiopatia duten haurrek zailtasunak izan ditzakete ebakuntza kirurgikoen ondorioz; horregatik, garrantzitsua da zailtasun hauek garaiz detektatzea. Horretarako, Bihotzezen, gure neuropsikologoaren bidez, haurrei eta gazteei balorazioa egiten zaie, izan ditzaketen zailtasunak atzeman eta ahalik eta lasterren esku hartzeko, zailtasun horiek guztiz prebenitu, murriztu edo ezabatzeko.

Gainera, ikusi dugu hezkuntzako profesionalek ezjakintasun handia dutela gaixotasunari buruz eta haur eta gazte horiek bihotz desberdina izateagatik eta izan dituzten ebakuntzengatik izan ditzaketen zailtasunei buruz.

Horregatik, ikastoletara eta eskoletara jotzen dugu, haiek prestatzeko, sortzetiko kardiopatiei buruzko informazioa eta orientazioa emateko eta haur jakin horri buruzko informazioa emateko, balorazio neuropsikologikoaren emaitzekin egiten dugun txostenari esker.

Tailerrean, elkarteko psikologa eta neuropsikologa parte hartuko dute eta bi proiektuak azalduko ditugu, zalantzak argitzeko aukera emanez.

Esteka honen bidez eman dezakezue izena: https://forms.gle/hrvXtpbLhRsUB2796

Tailer horietarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dugu.