Euskadi eta Nafarroa gorriz argituko dira

 EUSKADI ETA NAFARROA GORRIZ ARGIZTATUKO DA SORTZETIKO KARDIOPATIEN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Otsailaren 14an (astelehena), sortzetiko kardiopatien nazioarteko eguna ospatzen da eta Euskadiko eta Nafarroako toki asko, gorriz argiztatuko dira.

Bihotzezetik nabarmendu nahi dugu sortzetiko kardiopatiak ez direla bihotzaren arazoa soilik, eragin handia izan dezaketela haurraren eta haren familiaren bizitzako esparru askotan: emozionalki eragin dezake, hezkuntza-etapan, familian edo garapen neurologikoan, besteak beste.

Jaiotzear dagoen edo jaio berria den haurrak CC bat duela jakiten denean, eta, hilabete gutxi barru bihotzetik ebakuntza egin behar izango diotela entzuten denean, gurasoei erreakzio-soka luze eta desberdin bat eragin diezaieke: ulertezintasuna, mina, tristezia, erruduntasuna, galtzeko beldurra, informazio falta, etab.

Sortzetiko kardiopatiak eragin handia duten arren, oso gaixotasun ezezaguna da. Hori dela eta, otsailaren 14an “Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna” ospatuko da. Egun horretan, gorriz argiztatuko dira, eta pankartak jarriko dira Euskadiko eta Nafarroako hainbat herritako eta hirietako eraikinetan, ahalik eta pertsona gehien sentsibilizatzeko eta gaixotasuna ezagutarazteko:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia: Pankarta
  • Donostiako Udala: Pankarta
  • Errenteria Udalaren argiak
  • Gurutzetako Ospitalea: eskailerako argiak (Asteburu guztia eta astelehena)
  • Hondarribi: herriaren sarrerako zubia gorriz  argiztatuko da
  • Laudio: Udalaren argiztapena
  • Iruña: Argi gorria
  • Konstituzio Plaza: Donostia
  • Reala: ikusgarritasuna beraien sareetan
  • San Mames: estadioko argiak 20:00-20:30 eta argazkia kanpoko pantailan
  • Urretxu: Areizaga plazako argiak
  • Zarautz: Pankarta udaletxean
  • Zumarraga: Udalaren argiztapena, Eitzako zubiaren argiztapena eta pankarta (Asteburu guztia eta astelehena)

ANIMATZEN ZAITUZTEGU ARGAZKI BAT ATERATZERA ETA GURE SARE SOZIALETAN ETKETATZERA

  • Facebook: Bihotzez
  • Instagram: Bihotzez_Elkartea

Beste alde batetik, Bihotzez elkarteak, sortzetiko kardiopatia duten haur, gazteei eta haien familiei laguntzeko elkarteak, lorpen handiak izan ditu 2021ean, 10 urte bete berri baititu eta “Onura Publikoko Erakunde” gisa onartua izatea lortu baitu, abenduaren 21eko 208/2021 Dekretuaren ebazpenaren arabera.

Bihotzezetik oso eskertuta gaude, duela 10 urtetik egiten dugun lana aitortu baitigute. Aintzatespen hau, urteetan zehar egin dugun lan, ahalegin eta dedikazioen emaitza izan da. Gainera, horrek harrotasunez betetzen gaitu, izan ere, gure lana aitortuz gain, gizarte-ingurunean dugun eragina ere baloratu digutelako.

Beste alde batetik, nabarmendu nahi dugu, onura publikoko erakunde deklaratu digutenez, hemendik aurrera, onura fiskal batzuk izango ditugula, 2022tik aurrera egindako dohaintzek kenkari garrantzitsuak izango baitituzte PFEZn edo sozietateen gaineko zergan.