Gazteen arteko kafe birtuala

Abenduaren 12an (larunbata), 11:00etatik 12:00etara, kafe birtual bat egingo da sortzetiko kardiopatiak dituzten gazteen artean.

 

Bihotzezek topagune bat antolatu du gazteen artean, hitz egin ahal izateko eta une atsegina pasatzeko. Urte hau zaila da guztiontzat, eta ez ditugu neska eta mutil gazte eta nerabeak ahaztu nahi. Hori dela eta, urriaren 12an, larunbatean, espazio bat sortuko dugu, istorioak eta kezkak partekatzeko edo, besterik gabe, sortzen diren gaiei buruz hitz egiteko.

Topaketa horretan, parte-hartzaileen artean kafea edo freskagarria hartzeko eta tarte atsegin bat pasatzeko aprobetxatuko dugu. Gainera, jende berria ezagutzeko, lagunen zirkulua zabaltzeko eta etorkizuneko jarduerak edo topaketak proposatzeko aukera izango da.

Bihotzezko psikologoak moderatuko du topaketa, Zoom plataformaren bidez.

Izena emateko, bete formulario hau: https://forms.gle/1fG53UqoZb2ULvo26