Bihotzezeko produktu solidarioak

Estreinaldian gaude! Bihotzezen produktu solidarioen katalogoa estrenatzen dugu gure webgunean
Gure produktu solidarioen katalogoa bisitatzera animatzen zaitugu. Edozein produktu erosita, sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duzu. Ezagutu gure katalogoa eta egin opari bat. https://www.bihotzez.org/eu/bihotzezen-produktu-solidarioak/
Nola eskatu ditzaket produktuak? Oso erraza da; nahikoa duzu web-ean agertzen den formularioa betetzea
Nola egin dezaket ordainketa?Formularioa bete eta zure produktuak eskatu ondoren, bidalketa-gastuen kalkulua egingo dugu. Gastu horiek paketearen pisuaren eta bolumenaren arabera kalkulatzen dira. Gutxieneko zenbatekoa 6 € da, eta diru-sarrera egin behar duzun banku-kontuaren zenbakia adieraziko dizugu.
Nola laguntzen diot Bihotzezi? Bihotzezek jasotzen dituen dohaintzak sortzetiko kardiopatiak duten haur, gazteei eta haien familiei zuzendutako zerbitzuetarako zuzenduta daude. Horrela, haiei zuzendutako zerbitzuak hobetzea lortzen da, hala nola, laguntza psikologikoa ospitale barruan eta kanpoan, ikerketa, sentsibilizazioa, harrera eta orientazioa, balorazio neuropsikologikoa eta abar ere.

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan elkartearekin info@bihotzez.org posta elektronikoaren bidez edo 683629218 telefono-zenbakira deituta.

¡Animatu, erosi gehien gustatzen zaizun produktua eta zoriontasuna oparitu! ❤️