Bihotzezen aldeko elkartasun kontzertua

Joan den maiatzaren 31ean, Bihotzez elkartearen aldeko elkartasun kontzertua eskaini zuen Doniene abesbatzak Deustuko (Bilbo) San Felicisimo elizan.

Ekitaldiaren hasieran sortzetiko kardiopatiak zer diren eta Bihotzez elkarteak zein lan egiten dituen azaldu ziren bideo baten bidez. Ondoren, Garbiñe Abendañok zuzentzen duen Doniene abesbatzak Margarita Lorenzo de Reizabal piano jolearen laguntzaz denok hunkitu gintuen kontzertu ikusgarria eskaini zigun.

7 Concierto solidario a favor de Bihotzez asociacion cardiopatias congenitas niños jovenes adultos pais vasco euskal herria donostia bilbao

Asko eskertzen ditugu gisa honetako ekimenak eta edozein bazkidek nahiz laguntzako prest dagoen lagunek antolatu ditzake. Kasu honetan horrela egin zuen Doniene BIlboko abesbatzak.

Mila esker bihotzez, Doniene Abesbatza, zuen elkarlanagatik eta eskerrik asko kontzertura hurbildu zineten guztioi egin zenuten dohaintzarekin sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteen bizi kalitatea hobetzen laguntzeagatik.