Ospakizunerako gaude, Bihotzezek 10 urte bete ditu!

Ospakizunerako gaude, Bihotzezek 10 urte bete ditu!

Bihotzez 2011. urtean jaio zen, amatxu baten, Josune Berruetaren, ekimenari esker. Amatxu horrek sortzetiko kardiopatia duten haurrei eta haien familiei zuzendutako elkarte bat sortzeko beharra ikusi zuen, ordura arte ez baitzegoen arazo horri erantzungo zion erakunderik.

Behar horren aurrean, Josunek iragarki bat jartzea erabaki zuen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Bizkaia), eta, beste guraso batzuekin batera, Bihotzez sortzeko bildu ziren, eta haurren eta haien familien bizi-kalitatea etengabe hobetzeko borroka horrekin hasi ziren. Hamar urte hauetan, hainbat familiak hartu dute txanda hori Bilhotzez pilotatzeko.

Entitatea pixkanaka handituz joan zen, eta Bilbon, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Donostian presentzia izatea lortu zuen. Gainera, denborarekin, profesionalizatuz joan zen, gizarte-langile bat, neuropsikologa bat eta psikologa bat izanik.

Gaur egun, 10 urte betetzen dira, eta, harrezkero, pertsona eta familia askok hartu dute parte modu altruistan, elkartea funtzionatzen jarrai dezan eta gaixotasunak jotako familiak eta pertsonak babestuta egon daitezen. Ibilbide horretan, ahalegin guztiak egin dira gaixotasun hori duten pertsonen eskubideak defendatzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta gizartean sentsibilizazio, parte-hartze eta ikuspen handiagoa lortzeko.

Orain, 106 familia bazkide eta hainbat boluntario eta laguntzaile osatzen dute Bihotzez. Eskerrak eman nahi dizkiegu erakundeko kide diren pertsona eta familiei, zein noizbait modu altruistan edota ekintzetan parte hartu duten pertsona guztiei. Pertsona horiei guztiei esker, eta guraso horiek izan zuten ekimenari esker, gaur egun Bihotzez dago eta sortzetiko kardiopatiak ikusgarri egin ditzakegu eta gaixotasunaren ondorioz sortutako beharrei erantzun diezaiekegu.

Bihotzezetik lanean jarraituko dugu, sortzetiko kardiopatiak ikusarazteko eta kaltetutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Aurten, munduko pandemia dela eta, eta prebentzio-neurri gisa, aurrez aurreko ospakizunik ez egitea erabaki dugu. Hala ere, egoera hori guztia egonkorragoa denean, primeran ospatuko dugu!

Eskerrik asko bihotz Bihotzez, elkartea osatzen duten guztiei!