Oporretara goaz!

Iritsi dira udako oporrak, eta, horregatik, post honen bidez, alde batetik, oporrak noiz izango ditugun jakinarazi nahi dizuegu, eta, bestetik, oporren ondoren egingo ditugun ekitaldien berri eman nahi dizuegu, datak erreserba ditzazuen.

Udako oporrak: abuztuaren 8tik 28ra bitartean egongo gara oporretan. Gutxieneko zerbitzuak izango ditugu; beraz, edozein larrialdi izanez gero, deitu 683629218 telefonora.

Ekitaldiak: Irailetik aurrera egingo diren ekitaldietako egun batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu, egun horiek gorde ditzazuen!!

  • Urriaren 1a: VI. BIHOTZEZKO JARDUNALDIAK: Bi urte telematikoki egin ondoren, aurten jardunaldiak PRESENTZIALAK izango dira!!! Orona Fundazioaren instalazioetan (Hernani) egingo dira eta egun osan zehar ekintza desberdinak egongo dira. Laster helaraziko dizuegu hauei buruzko informazio guztia.
  • Urriaren 16a: Bihotzezko lasterketa eta martxa Solidarioa: Zarautzen egingo da, aurreko urteetan bezala. Laster bidaliko dizuegu lasterketari eta martxa solidarioari buruzko informazio guztia.

Oso opor onak opa dizkizuegu, atseden hartu eta disfrutatu!!

Besarkada handi bat, Bueltan ikusiko gara!