Maiatzak 13 – Ospitaleratutako Haurraren Eguna

Bihotzez elkartetik, familien babeserako gida eskuragarri utzi nahi dizuegu, adingabekoek bihotzeko ebakuntza ondoren eta ospitaleko alta izan eta gero, etxera buelta errazteko helburu nagusiarekin.

 

Ospitaleratutako haurraren eguna dela eta, eskuragarri utzi nahi dizuegu familien babeserako gida. Hau bi hizkuntzetan aurkitu daiteke, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren lankidetzarekin eginda dago eta José Miguel Galdeano doktorearen, Gurutzetako Ospitaleko Haur Kardiologia arduradunaren berrikuspena dauka.

Gida honek, “Etxera buelta” izena dauka eta bere xedea baliozko tresna bat izatea da ume hauen egokitzapena lortzeko beraien egunerokotasunean eta ingurunean, ebakuntza kirurgikoa eduki eta gero. Helburu honekin, dokumentu honek kontuan hartu behar diren hainbat aspektu biltzen ditu, hala nola, elikadura edo orbainen zaintza. Gainera, gomendio eta aholku psikologiko batzuk eskaintzen ditu eta ikastetxera bueltatzearen inguruan hitz egiten du.

Gidak euskaraz eta gaztelaniaz deskargatzeko aukera daukazue estekadura honetan klik eginez: Gida-Etxera-Buelta- Bihotzez

Bizitzen ari garen egoera pasa eta gero, hauek inprimatu egingo ditugu eta dohainik eskainiko dira ospitaleetan.