Lasterketa Zarautz bihotzean

Carrera Zarautz bihotzean bihotzez asociacion cardipatias congenitas familias pais vasco euskal herria

Ideia batetik proiektua bukatzera denbora asko pasa daiteke. Eta oztopo asko gainditu behar dira. Askotan zailtasun asko daude, baina horregatik pozten gaitu hainbeste lana bukatzeak. Pasadan asteburuan, urriak 1, horrelako poztasuna izan genuen. Hainbeste hilabeteetako lanen fruitua ikusi genuen: “Lasterketa Zarautz bihotzean”, aurtengo lehen ekitaldi garrantzitsua.

Hemen ikusten gaituzue, elkarteko burua eta gure kideetako bat, Zarautzeko zinegotziekin korrikaren kartela aurkezten.

Eguna txupinarekin hasi zen Xabier Euskitzek, EITB-ko aurkezlea, eman zuena.

Korrika denontzako izan zen, argazkian ikusten ditugun moduan guraso askok haien umeekin egin zuten.

Baina ez zen soilik korrika egiteko egun bat. Beste ekintza batzuen artean sari batzuk eman ziren. Horretarako Bihotzezeko umeak eta nagusiak antzenatokira igo ziren.

  

Nola ez maskota ta guzti izan genuen.

Aipamen berezia Zarautzeko udalari eta Zarautzeko herriari haien lankidetza eta inplikazioagatik lasterketa honetan, eskerrik asko!

Azkenik eskerrak eman nahi diegu modu zuzenean edo ez zuzenean ekitaldia errealitate bihurtzen lagundu zuten guztiei: lasterketak egiteko moduan informazioa eman gintuztenoi, dena montatu eta desmontatu zutenei, sariak dohaintzan eman zizkigutenei, lagunei lasterketa komentatu zutenei, lasterketan parte hartu zutenei, dortsala erosi zutenei kolaboratzeko baino ez bazen, azkenengo momentuan enteratu zireneei eta hala ere etortzea erabaki zutenei, eguna egutegian markatuta aspalditik zutenei, gure ekitaldi guztietara datoztenei nahiz eta oso urrun egon, etorri ezin zuten guztiei,… zuei, guztioi eguna zoragarria izatea lortu zenutelako.