Nola egin dezaket nire ekarpena?
Bihotzezen laguntzailea izan nahi duzu baina ez dakizu nola? Ondoren ideia batzuk emango dizkizugu:
–
Bat egin gure tauapadarekin bihotz hori gero eta handiagoa izan dadin!
–
1. Egin Teamer: Teaming gizarte-kausetarako linean doan doako tresna da. Bihotzez taldean parte hartuz, hilean 1€ bat bakarrik ordainduta, sortzetiko kardiopatia duten haur, gazteen eta helduen, zein haien familiei zuzendutako zerbitzuak hobetzen lagundu dezakezu https://www.teaming.net/bihotzez
2. Egin dohaintza bat: Edozein laguntza, txikia iruditzen bazaizu ere, pertsona askori lagundu diezaioke . ES71 2100 4232 1522 0025 3401
3. Enpresa gisa lagundu: Bihotz-arazoak dituzten haur, gazte eta helduen alde donazio bat egiten edo jardueraren bat egiten
4. Egin bazkide:Hainbat bazkide-mota daude. Batetik, gaixotasunak kaltetutako bazkideak daude, eta, bestetik, bazkide laguntzailea, hau da, elkartearekin interesak partekatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
5. Ekitaldi bat antolatu: (azoka txikia, lasterketa, abesbatza, jaialdiak…) bihotzeko arazoak dituzten haurren aldeko dirua biltzeko.
6. Erosi Bihotzezen opari solidarioak: oparitu oparitxo bat zure egunik berezienean: urtebetetzeak, ezkontzak, jaunartzeak, bataioak… horrela, familien bizitza hobetzen lagunduko duzu.
–
Bihotzezekin lan egin nahi baduzu eta informazio gehiago behar baduzu, info@bihotzez.org helbidetik edo 683629218 telefono-zenbakira deituta egin dezakezu.
–
Eskerrik asko Bihotzez