III. Zarautz Bihotzekin elkartasun-lasterketa eta -martxa

Datorren urriaren 13an III. Zarautz Bihotzekin elkartasun lasterketa ospatuko dugu bihotzeko arazoak dituzten haur eta gazteen alde. Aurten, gainera, elkartasun martxa ere antolatuko dugu, korri egin ordez oinez ibiltzea nahiago dutenentzat.

Oinezko martxak 10:30ean izango du irteera eta lasterketak 11:00etan, biak Orokieta H.E.-tik (Araba kalea, 56).

Laguntzeko gogoa baduzu, baina lasterketan parte hartzerik ez baduzu, 0 dortsalaren bidez izena eman dezakezu.

Izen emateak www.herrikrosa.eus  –en egin ahal izango dira irailaren 24tik aurrera (lasterketarako, martxarako eta 0 dortsalerako).

III Carrera y marcha solidaria Zarautz Bihotzekin Bihotzez Asociacion Cardiopatias Congenitas

Orokieta H. E.n eskulan tailer bat izango dugu txikienek ere goza dezaten.

Elkartasun bihotzez beteriko egun berezi bat egin nahi dugu.

Animatu zaitez eta parte hartu!!

III Carrera y marcha solidaria Zarautz Bihotzekin Bihotzez Asociacion Cardiopatias Congenitas 1