EUSKADI GORRIZ ARGIZTATZEN DA SORTZETIKO KARDIOPATIEN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Sortzetiko kardiopatiak (CC) bihotzeko malformazioak dira, eta Espainian jaioberrien ia %1i
eragiten diote. Gaixotasun hau gizartean eragin handiena duenetako bat da. Euskadin, CC
duten 175 haur inguru jaiotzen dira urtean.
Bihotzez elkarteak, sortzetiko kardiopatia duten haur, gazteei eta haien familiei laguntzeko
elkartea da. “Onura Publikoko Erakundea” da, abenduaren 21eko 208/2021 Dekretuaren
ebazpenaren arabera.
Bihotzezek nabarmendu nahi du sortzetiko kardiopatiak ez direla bihotzaren arazoa soilik,
eragin handia izan dezaketela haurraren eta haren familiaren bizitzako esparru askotan:
emozionalki eragin dezake, hezkuntza-etapan, familian edo garapen neurologikoan, besteak
beste.
Jaiotzear dagoen edo jaio berria den haurrak CC bat duela jakiten denean, eta, hilabete gutxi
barru bihotzetik ebakuntza egin behar izango diotela entzuten denean, gurasoei erreakzio-soka
luze eta desberdin bat eragin diezaieke: ulertezintasuna, mina, tristezia, erruduntasuna,
galtzeko beldurra, informazio falta, etab.
Sortzetiko kardiopatiak eragin handia duten arren, oso gaixotasun ezezaguna da. Hori dela eta,
OTSAIALAREN 14an “Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna” ospatuko da.
Egun horretan, gorriz argiztatuko dira, eta pankartak jarriko dira Euskadiko eta Nafarroako
hainbat herritako eta hirietako eraikinetan, ahalik eta pertsona gehien sentsibilizatzeko eta
gaixotasuna ezagutarazteko.

PRENTSA-OHARRA

Mila esker BIHOTZEZ sentsibilizazio lan honetan lagundu duzuen guztioi:

📍Gasteizko Udala.
📍Donostiako Udala.
📍Iruñeko Udala.
📍Irungo Udala.
📍Oiartzungo Udala.
📍Errenteriako Udala.
📍Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.
📍Hondarribiko Udala.
📍Aguraingo Udala.
📍Laudioko Udala.
📍SAN MAMES.
📍Zumarragako Udala
📍Lizarrako Udala.
📍Erandioko Udala
📍Zarauzko Udala
📍Biasteriko Udala
📍Oteitzako Udala

❤️