Bikote-harremanak lantzen

Batzuetan, sortzetiko kardiopatia edo ezgaitasun bat duen seme-alaba bat izateak gorabeherak eragin ditzake gure bikote-harremanetan.

Ostiralean, uztailaren 30ean, 19:00etatik 20:00etara, «Bikote-harremanak lantzen» izeneko tailerra egingo da.

 

Bihotzezko psikologoak (familia- eta bikote-terapian espezializatua) emango du tailer hau, eta sortzetiko kardiopatia duen seme-alaba batekin bikote-harremanak izan dezakeen eragina landuko du. Tailer horretan, zenbait estrategia eskainiko dira agertzen diren zenbait zailtasun identifikatu ahal izateko, eta, era berean, jarraibideak eskainiko dira gure eguneroko bizitzan sortzen diren arazoei irtenbidea eman ahal izateko.


Tailerrean izena ematea nahitaezkoa da. Eman izena! ❤

Inskripzioa: https://forms.gle/VA8Rq7UEEnZHZ5MC8

Tailer horietarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dugu.

Asociación de Cardiopatías Congénitas Bihotzez Colaborador Diputacion Foral Gipuzkoa Asociación de Cardiopatías Congénitas Bihotzez Colaborador Gobierno Vasco