Bihotzezen aldeko elkartasun-lasterketa eta martxa Zarautzen

Urriak 13, igandean, Bihotzezen aldeko urteroko elkartasun-lasterketa eta elkartasun-martxa ospatu genituen, Zarauzko udalari eta Orokieta H.E.-ri esker. Aurten irteera eta helmuga Orokieta H.E. izan ziren.

Berrikuntza moduan, elkartasun-martxa gehitu dugu aurten eta, bertan, familia ugarik parte hartu zuten. Martxako partaideak Zarauzko kaleetan barrena ibili ziren musika eta bihotz formako globoekin goizari jai giroa eta alaitasuna emanez.

1 Carrera y marcha solidaria a favor de bihotzez en zarautz asociacion cardiopatias congenitas euskadi _MG_9251

Eguraldia lagun izan genuen eta giro ederrean goiz aparta pasa genuen haurrentzako tailerrarekin, musikarekin, bihotzezeko postuarekin eta denentzako ogitartekoekin.

2 Carrera y marcha solidaria a favor de bihotzez en zarautz asociacion cardiopatias congenitas euskadi IMG_0042

Gizonezkoen lasterketako lehen postua Kamel Zianirentzat izan zen eta emakumeetan Izaro Ibargurenen izan zen txapelduna. Era berean, aipamen berezia egin zitzaion gurpildun aulkian lasterketa burutu zuen Ane Asensiori.

Mila esker guztioi Bihotzez babestera etortzeagatik eta egun hau posible egiteagatik.

Ikusi hemen argazki guztiak.

6 Carrera y marcha solidaria a favor de bihotzez en zarautz asociacion cardiopatias congenitas euskadi IMG_0051