Bihotzaren Nazioarteko Eguna ❤ 2021

 Bihotzaren Nazioarteko eguna ❤ 2021

Irailaren 29an, Bihotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, Bihotzaren Nazioarteko Eguna ezagutarazteko asmoz, World Heart Federation (WHF) Use heart to connect (Erabili bihotza konektatzeko) munduko kanpainan parte hartzera bultzatu gaitu CardioAlianza, mezu bera elkarri lotzeko eta, hartara, indar handiagoa izateko komunikabideetan eta sare sozialetan.

Horretarako, kanpaina bat abiatuko dugu sare sozialetan, hashtag berarekin: #UsoMiCorazón.

Bihotzez etiketatuz eta #UsoMiCorazón hashtag-a duen argazkia sare sozialetan igoz, parte hartzera animatzen zaituztegu.

  • Facebook: @Bihotzez
  • Instagram: Bihotzez_elkartea
  • Twitter: @bihotzez

“Erabili bihotza konektatzeko” leloak dei bat egiten du pertsonek, erakundeek eta gobernuek bihotza erabil dezaten konektatzeko, eta hiru oinarri nagusi nabarmentzen ditu: prebentzioa, ekitatea eta komunitatea. #UsoMiCorazón hashtagaren azpian, gizarteari dei egiten zaio sare sozialak norberarekiko, besteekiko eta pazienteekiko konektibitatea sustatzera bideratutako helburuez betetzeko, eta mundu osoan osasun digitalerako sarbidea aldarrikatzeko.

Bestalde, elkarrizketa bat eskainiko dugu Segura Irratian, goizeko 11:10ean, eguna ikusarazteko

Parte hartzera animatzen zaituztegu! Erabili zuen bihotza konektatzeko! ❤️❤️