Apuntatu zaitez Bihotzezeko VI. Jardunaldietara!

Bihotzezeko VI. Jardunaldietan izena emateko epea zabaldu da!

Izena emateko azken eguna: irailaren 9a

Bihotzezen jardunaldiak, aspalditik, hurbilketa bat izan dira familien, sortzetiko kardiopatiak dituzten pertsonen eta profesionalen artean. Hainbat urte telematikoki egin ondoren, aurten, PRESENTZIALAK IZANGO DIRA!

Urriaren 1ean (larunbata) izango dira, 10:00etatik 18:30era, Orona Fundazioaren instalazioetan: Jauregi bidea z/g. 20120 Gallo – Hernani (Gipuzkoa)

Egun osoko jardunaldiak izango dira, eta autobus-zerbitzua eskainiko da (Gasteiz-Laudio-Bilbo-Orona). Hiri bakoitzeko irteera-lekuak eta -ordutegiak laster zehaztuko dira. Nahi duenak ere, izena eman dezake bazkarirako, Jauregi jatetxean izango dena.

Goizean zehar, osasun-arloko profesionalen hitzaldiak izango dira. Denbora horretan, hainbat jolas-jarduera izango ditugu jardunaldietara joaten diren adin txikiko guztientzat; alde batetik, 10 urtetik beherakoek aisialdiko jarduerak izango dituzte Orona Fundazioaren instalazioetan bertan, eta, bestetik, 10 urtetik gorakoek Eureka! Zientzia Museora joateko aukera izango dute.

Arratsaldean, tailer ugari izango dira, eta izena emateko estekaren bidez apuntatzeko aukera dago.

Jardunaldietan izena ematea beharrezkoa da eta lotura honen bidez egin daiteke: https://forms.gle/61Lmi6E7Gg6AK17v7

Prezioak

Bazkideak:

  • Egun osoa (bazkaria barne): 35 €/heldua (haurrentzako doako menua)
  • Egun erdia (janaririk gabe): doan

Bazkide ez direnak:

  • Egun osoa (bazkaria barne): 45 €/ heldua (haurren doako menua)
  • Egun erdia (janaririk gabe): 15 €/heldua (haurrak doan)

**Oharrak: “Gazteak/nerabeak: “Ezagutzen ditut nire emozioak?” izeneko tailerra sortzetiko kardiopatia duten pertsonentzat da.

** 13 urtetik gorako gazteentzako Yoga tailerra eta 13 urtetik gorako gazteentzako elikadura osasungarriari buruzko tailerra bertaratutako gazte guztientzat dira (CC duten gazteak, anai-arrebak, lehengusuak, lagunak, etab.).

Egitaraua:

Toki-kopurua mugatua da, animatu eta eman izena! ❤️❤️