2021. Urteko azaroko tailerrak

Azaroaren zehar, familientzako hainbat tailer egingo dira. Tailerretan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

 

  • 2021eko azaroaren 13ko tailerra, 10:00etatik 11:00etara: «Bikote-harremanak lantzen»

Batzuetan, sortzetiko kardiopatia edo ezgaitasun bat duen seme-alaba bat izateak gorabeherak eragin ditzake gure bikote-harremanetan. Larunbatean, azaroaren 13an, goizeko 10:00etatik 11:00etara, “Bikote harremanak lantzen” izeneko tailerra egingo da.

Bihotzezko psikologa, (familia eta bikote-terapian espezializatua) emango du tailer hau, eta sortzetiko kardiopatia duen seme-alaba batekin bikote-harremanak izan dezakeen eragina landuko du. Tailer horretan zehar, agertzen diren zenbait zailtasunen inguruko hainbat estrategia eskainiko dira, eta, era berean, jarraibideak eskainiko dira gure egunerokotasunean sortzen diren arazoei irtenbidea eman ahal izateko.

Izen ematea: https://forms.gle/nm1HHDsTk6AjTL4g8

  • Azaroaren 27ko tailerra, 10:00etatik 11:00etara: «Nola hitz egin gaixotasunari buruz anai-arrebekin»

Gure seme-alabari sortzetiko kardiopatia bat duela diagnostikatzen dutenean, familia unitate osoan eragina izaten du, izan ere, askotan, gurasoek denbora eskaini behar dute gaixotasuna duen haurrari (ospitalizazioak, medikazioa, egoera delikatuak, etab.) Anai-arrebentzat ere, egoera horiek ez dira batere errazak, eta ezinbestekoa da haien beldurrez arduratzea, egoera eta gaixotasuna azaltzea eta gertatzen dena asimilatzeko behar duten arreta eskaintzea.

Tailer honen bidez, anai-arrebek egoera eta gaixotasuna integratzeko jarraibideak eta tresnak eskainiko dira.

Izen ematea: https://forms.gle/614vrVoarQoj5eYNA

Tailer horietarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dugu.

Asociación de Cardiopatías Congénitas Bihotzez Colaborador Gobierno Vasco Asociación de Cardiopatías Congénitas Bihotzez Colaborador Diputacion Foral Gipuzkoa