Bihotzez Donostia
Zarategi Pasealekua, 100
Txara 1 eraikina
20015 Donostia – San Sebastián
Gipuzkoa
Bihotzez Bilbao
Bolunta
Ronda kalea zk. g
48005 Bilbao
Bizkaia
Kontaktua
info@bihotzez.org
683 62 92 18

Bi aurikulen arteko horman irekidura bat dago, eta horren ondorioz, bi aurikulak elkarren artean komunikatuta gelditzen dira.
Bi bentrikuluen arteko horman irekidura bat dago, eta horren ondorioz, bi bentrikuluak elkarren artean komunikatuta gelditzen dira.
Aorta estututa egotea (gorputzeko arteria handiena eta garrantzitsuena).
Bihotzetik biriketara doan odolari pasabidea ematen dion balbulako estutzea
Bihotzeko hainbat anomaliak odolak ohikoa baino oxigeno gutxiago eramatea eragiten dute.
Arteria eta bentrikuluak alderantziz konektatuta daude.
Marrazkien egilea
Dr. Fernando Villagrá
(Kardiopatia Kongenitoen Unitateko burua, Montepríncipe Unibertsitate Ospitalea, Madril)
Informazio gehiago www.cardiopatíascongenitas.net
Azken urteetako ikerketaren eta teknologiaren aurrerapenak oso garrantzitsuak izaten ari dira; horri esker, teknikak eta baliabideak nabarmen hobetu dira eta hobetzen jarraitzen dute, bai maila farmazeutikoan bai kirurgikoan
Behin kardiopatiaren diagnostikoa eginda, eta haren motaren eta konplexutasunaren arabera, kardiologoak hainbat tratamendu ditu eskura: ebakuntza kirurgikoa (gorputzetik kanpoko zirkulazioarekin), kateterismoa, tratamendu farmazeutikoa…
Kardiopatia kongenitoa duten haur gehienek bizitzako lehen urteetan ebakuntza kirurgikoa behar izaten dute, eta kasu askotan, ebakuntza bat baino gehiago ere behar izaten dute
Kardiopatia kongenitoa duten pertsonek jarraipen medikoa egin beharko dute bizitza osoan zehar.
Osasun Sistema Nazionaleko Erreferentziazko Zentroak, Zerbitzuak eta Unitateak (CSUR) kontsulta ditzakezu, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizaterako Ministerioaren Agindu bidez eta Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren aurretiazko akordioarekin izendatuak, esteka honetan
Osasun Sistema Nazionaleko Erreferentziazko Zentroak, Zerbitzuak eta Unitateak (CSUR) kontsulta ditzakezu, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizaterako Ministerioaren agindu bidez, eta Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren aurretiazko akordioarekin izendatutakoak, esteka honetan.
Garuna etengabe elikagai eta oxigeno hornidura behar duen organoa da, eta horregatik, bihotz-zirkulazio aparatuarekiko mendekotasun handia du. Horrela, ikusten dira patologia kardiakoek nerbio-sistema zentralaren gainean dituzten eraginak
Kardiopatia kongenito ertain-larriak dituzten haurren garapen psikomotorrean eragina duten hainbat faktore daude.
Zenbait ikerketak adierazten dute garapen psikomotorrean goiz esku hartzeak ondorioen eragina murrizten duela eta garapen neurologiko normalizatuagoa sustatzen duela. Horregatik, garrantzitsua da adi egotea eta beharrezkoa den guztietan aditu bati kontsultatzea.
Eraginak garapenaren hainbat arlotan ager daitezke:
Gure neuropsikologoaren bidez, kardiopatia kongenitoa duten haur, nerabe eta gazteek izan ditzaketen ondorioei buruzko informazioa eskaintzen dizugu, baita horiek nola detektatu ere. Kasu bakoitzean aholkularitza pertsonalizatua ematen dizugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 'Menudos Corazones' fundazioaren gidetara sar zaitezke eta interesatzen zaizun gida deskarga dezakezu.